XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zumarraga'tik.
Gurutze Deuna goratu dezagun.

1.900 urtean Belokiko mendi gañean, XX'garren gizaldiaren asieran, Jesukristo, gizaldi guzien Erregeari, oroimena eskeintzeko, zurezko gurutze aundi bat jarri zan: baña euri, bisutz eta ekaitzak, denporakin galtzera etorri zan, eta 1.926'garren urtean, biotz oneko erritarrak, bederatzi metroko burnizko Gurutze sendoa, mendi tontorrean jarri zuten, amalau tximista argikin, gaubetan, argitasun aundizko gurutzea azaltzen dala.

Jaun Aundiari aurten egin zaizkan gaiztakariyak ordaintzeko, Mayatzaren lenengo igandean, eta Gurutze Deunaren egunean, arratsaldeko bostetan, Agurtza edo Errosario Santuba errezatuko da, Gurutze Deuna gurtubaz.

Agur Gurutze Deuna.

Zu zera gure uste bakarra.

Agur.

ANDRES.